Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
XIII Jornada 'El autor en el nuevo mundo de la edición'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Ager Aguirre bere azken eleberriari buruz mintzatu zaigu, “No te fíes de lo que ven tus ojos” thrillerra

Xehetasunak
23 Iraila 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 23 Iraila 2021

Ager Aguirrek eleberri berri bat argitaratu berri du, "No te fíes de lo que ven tus ojos". Obra hau thriller bat da, bertan egileak teknologiaren gaineko ikuspegi aztoragarri bat emanez, "La app" bere eleberrian jada egin zuen modu berean.

Ager Aguirrek birritan argitaratu du 2021 urte honetan eta, bere aurreko plazaratzearekin egin zuen modu berean,"Una historia de hu(a)mor" liburuarekin alegia, thriller berri honekin Amazon Storyteller Literatura Sariaren aurtengo edizioan parte hartuko du.

Elkarrizketa txiki bat egin diogu Ager Aguirreri azken liburu honi buruz eta epe ertainera dituen asmoei buruz ere galdetzeko.

Galdera – Zer nabarmenduko zenuke obra berri honetan?

Erantzuna – Originaltasuna. Eleberri honen protagonista nagusia Errealitate Handitua da. Snapchat bezalako aplikazioetan edo jokoetan gutxinaka gure bizitzetan sartzen ari den zerbait alegia. Eta hemen pauso bat gehiago ematen da. Lentilla batzuen bitartez zinemaren munduan aplikatuz, horiekin egileek haien lana errazten dien informazioa lortuz. Eta baita ere hiltzaileek...

G – Zer toki du “No te fies de lo que ven tus ojos” eleberriak zure egile ibilbidean?

E – Liburu bakoitzarekin zerbait ikasten da eta norberak beti uste du azkena dela ordura arte idatzi duen onena, dakien modurik hoberenean idazten baitu eta aurretik idatzi dituen liburu guztien ezagutzarekin. Niretzako, “No te fíes de lo que ven tus ojos” eleberria orain arte idatzi dudan hoberena da.

G – Zein asmo dituzu epe ertainera idazle moduan?

E – Gustatzen zaidana egiten jarraitu: istorioak kontatu. Ea lortzen dugun hori bizimodua ateratzeko bide bihurtzen. Horretan gabiltza eta horretan jarraituko dugu hurrengo proiektuekin, aurki horien berri edukitzea espero dudalarik. Aurrerapen moduan, fantasiara itzuli naizela esango dizuet.

Eskerrak ematen dizkiogu Ager Aguirreri bere erantzunengatik, eleberri honekin arrakasta handia opa diogu eta fantasiara itzulera hori interesarekin itxarongo dugu.

Gehiago irakurri: Ager Aguirre bere azken eleberriari buruz mintzatu zaigu, “No te fíes de lo que ven tus ojos”...

#Egilea21 “Egilea argitalpen mundu berrian” VIII Jardunaldiaren memoria eta bideoak

Xehetasunak
20 Iraila 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 20 Iraila 2021

‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiak egileak, editoreak, ikus-entzunezko ekoizleak, liburu saltzaileak, agenteak eta argitalpen sektoreko beste profesionalak bildu zituen irailaren 9 eta 10ean Bizkaiko Foru Liburutegian egin zen bere zortzigarren edizioan, bertan liburuaren munduan egondako eraldaketatik eratorri diren aspektuetako batzuk analizatu zirelarik, bai eta horrek sortzaileengan dituen inplikazioak ere. Pandemiak utzitako ziurgabetasunak kudeatzea eta horiek kalkulatu daitezkeen arriskutan nola eraldatzearen gainean hausnarketa egitea izan zen topaketa honen helburua.

#Egilea21 Jardunaldian audio eskaintza eta eskariaren hazkundea bezalako gaiak jorratu dira, sortzaileentzako, editoreentzako eta ekoizleentzako aukerak sortzen ari baititu; gehiegizko esposizio garai hauetan arreta nola lortzeko eta arrazoitzeko gakoak, orain liburu fisikoa eta digitala, podcasta eta audioliburuak sektoreko ekimen berrietan elkartzen baitira, bertan salmenta elektronikoko kanalak erosketara eta salmentarako lider argiak direlarik; tokiko kultura beste herrialdeetara iristeko erakundeek eta editoreek burutzen ari duten lana; eta hain aldakorra den mundu honetan idazketari esker bizirauteko bi idazleen esperientzia.

#Egilea21 Jardunaldiko saioen bideoak ikustera gonbidatzen zaitugu, grabatu eta Euskadiko Idazleen Elkarteko YouTube kanalean zintzilikatu baitira nahi duzunean kontsultatu ahal izateko.

Aurkezpen instituzionala (30 min)

Hizlariak:

  • Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Kontseilaria.
  • Lorea Bilbao, Euskara, Kultura eta Kirol Foru Ahalduna.
  • Pedro Sánchez, Cedro-ko Bazkide Departamentuko Nagusia.
  • María Eugenia Salaverri, AEE/EIEko Presidentea.

Daniel Innerarityren hitzaldia “Noiz utziko diogu irakurtzeari?” (60 min)

Roger Casas Alatristeren hitzaldia “Multiplataforma eszenatoki berriak: egokitu ala hil” (55 min)

Eztabaida mahaia: “Mundua ulertzeko modua aldatuz” (52 min)

Hizlariak:

  • José Ángel Esteban, Vocento Taldeko audio zuzendaria.
  • Javier Celaya, Podimo España eta Latam-eko Zuzendari nagusia
  • Nazaret García Crespo, Madfilm-eko fundatzaile kidea.

Eztabaida mahaia: “Kulturaren nazioartekotzea” (50 min)

Hizlariak:

  • María Lynch, Casanovas&Lynch-eko fundatzaile kidea eta literatura agentea.
  • Joxemari Sors, Elkar taldeko fundatzaile kidea.
  • Martín Gómez, kultura kudeatzailea eta kontsulorea.

Idazleen arteko elkarrizketa: Ángela Vallvey eta María Eugenia Salaverri (47 min)

Eta, #Egilea21 Jardunaldiaren Memoria pdf formatuan deskargatu nahi baduzu, sakatu hemen. Bertan datu guztiak zehaztasunez aurkituko dituzu, bai eta lortutako ondorioak, kronika eta topaketa honek komunikabideetan eta sare sozialetan izandako eragina ere.

Jardunaldi hau Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolatu du, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren  babesarekin eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren,  Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedro-ren lankidetzarekin, hauei guztiei haien etengabeko laguntza eskertuz.

 

#Egilea21 ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ VIII Jardunaldien ondorioak

Xehetasunak
10 Iraila 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 10 Iraila 2021

2021eko irailaren 9 eta 10 egunetan VIII Egilearen Jardunaldiak egin dira, Covid-19aren pandemiaren inguruabarretara egokituriko formatu presentzialean egin ere. Jarduera guztiak Bizkaiko Foru Liburutegian garatu dira.

Jarduera guztiak grabatu egin dira eta Euskadiko Idazleen Elkartearen Youtube kanalean zintzilikatuko dira aurki.

Zortzigarren Egilea argitalpen mundu berrian Jardunaldi honetan Covid-19 ondorengo eszenatokian jarraitu beharreko bideari buruzko hausnarketa egin da. Zer gertatu da? Zer asmatu beharko dugu? Zer ikasi dugu? Eta zein bide gomendatzen dute adituek? Azken finean, denoi eragiten digun etorkizunari buruzko hausnarketa egin da.

Jardunaldi hau Departamento Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailari  esker eta  Bizkaiko Foru Liburutegiaren,  Euskadiko Editoreen Elkartearen  eta Cedroren lankidetzari esker izan da posible.

Gehiago irakurri: #Egilea21 ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ VIII Jardunaldien ondorioak

#EGILEA21 JARDUNALDIA: KULTURA ETA BERE INDUSTRIA ERRONKA ETA ARRISKU

Xehetasunak
01 Iraila 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 01 Iraila 2021

“Egilea Argitalpen Mundu Berrian” topaketaren VIII edizioak, irailaren 9 eta 10ean Bizkaiko Foru Liburutegian egingo dena, mundu osoko espezialistak elkartuko ditu.

Istorioak kontatzeko modu berriak eta entzunezko eta ikus-entzunezko formatu berriak izango dira jorratuko diren gai handietako batzuk.

Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako kontseilaria, eta Lorea Bilbao Ibarra, Euskara, Kultura eta Kirol Foru Ahalduna izango dira topaketa hau inauguratzeko arduradunak, eta horiekin batera argitalpen sektore barruan dauden beste pertsona ugari egongo dira, bai eta idazleak, editoreak, ikus-entzunezko ekoizleak eta lehen mailako pentsalariak gertutik ezagutu nahi dituzten pertsonak ere. COVID afera dela eta, aforoa murriztua izango da.

“Egilea Argitalpen Mundu Berrian” Jardunaldien VIII Edizioa, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Euskadiko Idazleen Elkartearen eta Cedro-ren babesarekin, irailaren 9 eta 10ean egingo da Bizkaiko Foru Liburutegian. Presentziala izango den VIII topaketa honen leloa honakoa izango da; “Kultura eta bere industria elkarrekin ber-imajinatuz”; kulturaren industriak aurre egin beharreko erronka berri eta arriskuen gainean adituak hausnartzera eramango dituen leloa alegia, honen bitartez bi galdera handi planteatuz: Noiz utziko diogu irakurtzeari? Sortzailea argitalpen eszena berritik desagertuko al da?

Topaketa honen formatua presentziala eta Streaming bidez izango da, BIZKAIKO FORU LIBURUTEGIAN egingo diren hitzaldi, mahai-inguru eta tailerrekin, 2021eko irailaren 9tik, ostegunez, 16:00etatik 19:30etara, 2021eko irailaren 10era arte, ostiralarekin, 09:30etatik 19:30etara.

* Jardunaldi hauek pandemia dela eta legeak baimendutako neurri guztietara egokituko dira.

Gehiago irakurri: #EGILEA21 JARDUNALDIA: KULTURA ETA BERE INDUSTRIA ERRONKA ETA ARRISKU

“Usted está aquí. Ellos también” aurkezten dugu, Abel Amutxategik parte hartu duen umorezko antologia bat

Xehetasunak
30 Uztaila 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 30 Uztaila 2021

“Usted está aquí. Ellos también” kontaktu estralurtar bat izan litekeenari buruzko bost ikuspegi oso ezberdin eskaintzen dituen umorezko antologia bat da. Baina beste ezeren gainetik, umorea egiteko bost modu oso ezberdin defendatzen dituzten bost egileren proiektua da. Umorea ez baita bakarra eta hirukoitza, generoaren klasikoren batean esaten den moduan, forma ugari har ditzake ordea.

Abel Amutxategi, Bandinnelli, Pablo García Maeso, Sergi Álvarez eta Sergi Escolano dira bost egile hauek. Haiek izan dira linea estralurtarren atzean infiltratu direnak, segurtasun neurri funtsezkoenekiko erabateko mespretxua agertuz eta, ez agur eta ez adio, haien misioan zehar ikusi, entzun, ukitu, miazkatu edo usaindu duten guztia haien kontakizunetan plasmatu dute.

Arkitektura desmuntagarriaren onurei buruz irakurriko dugu, bai eta alien mota batzuen glandula epirrenalen maitasunezko eflubioei buruz, labezomorro robotiko baten begien bitartez Matías Prats IV ezagutuko dugu, zulo beltzetan zehar bidaiatuko dugu eta etxe-abere bat galaxia arteko bozgorailu batean nola eraldatu daitekeen ikusiko dugu ere.

Hori guztia Ferran Varelaren eskutik eramana, hain ohizkoz kanpokoa den proiektu honen zeremonia-maisu baita.

Honen ondoren irakurtzea eta irribarre egitea besterik ez zaigu geratzen. Beste ezeren gainetik, irribarre asko egitea. Inork inoiz ez baitaki noiz topatuko den estralurtar batekin eta inpresio ona eragiteko bigarren aukerarik ez baitago.

Obra honi buruz gehiago ezagutzeko, bere fitxa ezagutzera eta bere lehen orrialdeak irakurtzera gonbidatzen zaituztegu.

Página 19 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio